Erakundeentzako programak
Bizipozen erakundeei zahartze aktibo eta osasuntsua sustatzen dituzten inguru eta zerbitzuak sortzen laguntzen diegu. Pertsona nagusien ahalduntzea sustatzen dugu eta inguru komunitarioan, udalerrian eta herritarretan modu positiboan eragiten dituzten programak garatzen ditugu.
Erakundeekin parte-hartze sozialeko espazioak sortzen kolaboratzen dugu, non pertsona nagusien beharrak identifikatzen diren.

Zure udalerrian lan egitea nahi duzu?
Zure udalerrian lan egitea nahi duzu?
Bizipoz esperientzia erakundeetan
Bizipozen esperientzia eta ezagutza ditugu erakunde eta udalerrietan programak garatzeko. Hauek dira gure erreferentzietako batzuk:








Zer egin dezakegu zugatik
Bizipozen modu osasuntsuan zahartzearen garrantziari mesede egiten eta kontzientziatzen laguntzen dizugu. Zure beharrak entzun, aztertu eta zure aurrekontura hobekien egokitzen den programa diseinatzen dugu.

Herri Lagunkoiak Pertsona Nagusiekin
Udalerrietan Herri Lagunkoiak Pertsona Nagusiekin programa garatu eta martxan jartzen dugu Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) adierazitako lan-metodologiaren bitartez. Muskiz Lagunkoia ekimenean esperientzia daukagu, jardunbide egokien estatuko erreferente da eta IMSERSOak ziurtatu du.
Zahartze Aktiboa
Zure erakundearentzako bide-orri bat eraikitzen dugu bizipen tailer
dinamikoen bitartez, eta pertsona nagusiak kezkatzen dituzten
gaiak lantzen ditugu: bakardadea, adinkeria, digitalizazioa, jarduera fisikoa eta abar.

Formakuntza
Talde txikietan saio puntualak eta neurrira egindako formakuntza-programak diseinatzen ditugu, euskaraz edo gazteleraz. Helburua udalerriko pertsona nagusiei zahartze osasuntsuari, emozioei, zahartzaroko ekonomiari edo digitalizazioari buruzko ezagutza praktikoa eskaintzea da.
Era berean, kongresuetan, jardunaldietan edo araututako formakuntzetan ere parte hartzen dugu pertsona nagusien ikuspuntua eta silver ekonomiaren bitartez ekarpena eginez.
Zuzendaritza-batzordeei laguntza
Pertsona Nagusien Elkarteetako Zuzendaritza-batzordeek burutu behar dituzten kudeaketa- eta administrazio-jardueretarako laguntza eskaintzen dugu. Zeregin hauek egiteko tresnak ematen ditugu: akten prestaketa, banku-kontu eta gastuen justifikazioak, lan-protokoloak, jardueren dinamizazioa eta abar.

Pertsona Nagusien Kontseilua
Udalerrietan Pertsona Nagusien Kontseiluak sortzean interesatuta dauden erakundeentzako babes‑programak garatzen ditugu. Politiketan eta udal-jarduketetan pertsona nagusien ikuspuntua txertatzea bilatzen duen orientazioa eskaintzen dugu, ikuspegi konstruktibistan oinarritzen dena.
Pertsona Nagusientzako jarduerak
Udalerriko pertsona nagusiak mobilizatu nahi dituzten ekimenak diseinatu eta gauzatzen ditugu. Metodologia propioaren bitartez, pertsona nagusien parte-hartzea eta eztabaida konstruktiboa ziurtatzeko klima egokia sortzen dugu: bakardadea, etorkizuneko etxebizitzak eta askoz ere gehiago.
Kontatu iezaguzu zer behar duzun eta zure programa prestatzen hasiko gara.