Zahartze aktiboa sustatzeko prestakuntza

A.- Udal-eskumeneko zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak:
1.5. Gizarte-zerbitzuen arloan partaidetza eta gizarteratzea sustatzeko zerbitzua, zeinak honako jarduerak burutzen dituen: gizartean parte hartu nahi duten pertsonei zuzendutako informazioa eta orientazioa; sentsibilizazioa eta prestakuntza.

[Gizarte-zerbitzuen zorroa, Euskadi], 2016.

Zure udalaren neurrira egindako prestakuntza-programak

programas-formacion-ayuntamiento

Bizipozek udal bakoitzaren beharren neurrira egindako prestakuntza-programak ezartzen ditu. Pertsona nagusiei edo udalerriko pertsona helduen batzordeei edo elkarteei zuzendutako prestakuntza da, eta hurrengo arloak lantzen ditu: osasuna, lidergoa, talde-lana, komunikazioa, jardueren diseinua, adimen emozionala, teknologia berriak eta ekonomia.

Bizipozek udalerriko pertsonek prestakuntza jasotzea nahi du, euren autonomia eta norbere buruarekiko konfiantza indartzera zuzendutako ezagutza praktikoak eskura ditzaten.

 

Zergatik kontratatu Bizipoz zahartze aktiboaren prestakuntzarako?

Arlo hauetan pertsona helduen autonomoak izateko interesa piztu nahi duten prestakuntza-saio praktikoak eta dinamikoak egiten ditugu.

Talde txikietan lan egiten dugu, euskaraz edo gaztelaniaz, udal bakoitzaren lehentasunen arabera.

Bizipozek profesionalen aukera zabal bat du eta hauek gure elkartearen lankidetza-sarea osatzen dute. Honela heltzen diegu udalbatza bakoitzaren prestakuntza-beharrei. 

Gure elkarteak dituen lankidetza-balioekiko leialak gara, lankidetzaren eta inguru hurbilenaren dinamizazio ekonomikorako kontratazioaren alde egiten dugu eta udalerri berekoak edo hurbilekoak diren profesionalak kontratatzen saiatzen gara.

Bizipozen oso hurbiletik ezagutzen dugu pertsona helduen elkarteetako asoziazionismoaren, boluntariotzaren eta beharren errealitatea.

Ematen diren prestakuntzak hurbiltasunetik eta profesionaltasunetik egiten dira, gure lankidetza-sarearekin partekatzen ditugun balioak baitira.

Bizipozen oso hurbiletik ezagutzen dugu pertsona helduen elkarteetako asoziazionismoaren, boluntariotzaren eta beharren errealitatea. Ematen diren prestakuntzak hurbiltasunetik eta profesionaltasunetik egiten dira, gure lankidetza-sarearekin partekatzen ditugun balioak baitira.

Prestakuntza behar bezala aprobetxatzea ziurtatzen duen metodologia propio bat dugu eta, behar izanez gero, honek udalerrian izan duen gizarte-eragina neurtzen dugu.

  • Pertsona nagusiak trebatuta dauden mundu bat nahi dugu, autonomoak izan daitezen eta euren heldutasun-bizitzako agintea har dezaten.
  • Prestakuntza duten pertsona helduak aldaketaren agente bilakatzen dira eta herritarrei ezagutzak eta esperientzia itzultzen die.
bizipoz-formacion-envejecimiento-activo
programas-formacion-ayuntamiento

Pertsona prestatuak

Emandako tailerrak

*2019ko uztailean jasotako datuak

Inspirazioa. Balizko prestakuntza-gaiak

1

Zahartze osasuntsua

Bizitza osasuntsua.

Jarduera fisikoa
Elikadura kontzientea

Garbitasun-ohiturak.

Zahartze motak.

Zahartzaroko dilemen kudeaketa.

 

2

Zahartzaroko emozioak

Adimen motak.

Oinarrizko emozioen kudeaketa.

Adimen anitzak erabiliz, egoera ezberdinen aurrean nola jokatu.

Zaintzaile-zainduaren profilaren emozio-kudeaketa.

Harreman toxikoen kudeaketa.

3

Zahartze aktiboa

Konektatu erretirora.

Sare Sozialak
Smartphone-ak

Erretiroa mundu-mailako ingurune batean.

Bidaia dezagun!
Gaur egungo egoera

Gaurkotasun informatikoa.

Internet bidezko erosketa/ordainketa seguruak

4

Zahartzaroaren ekonomia

Eta orain zer?

Inbertsioak
Pentsioak
Arriskuak

Baliabideen kudeaketa

Herentzia motak
Bizi-testamentua/Azken nahiak

Hauek dira ematen ditugun tailer eta prestakuntza batzuk

Baina Bizipozen zure beharretara egokitzen gara

Jarri harremanetan gure lan-taldearekin