Hiri lagunkoien programa garatzea eta udalerrietan ezartzea

Hiri lagunkoien programa garatzea eta udalerrietan ezartzea

ciudades-amigables

Pertsona Helduekiko Hiri eta Komunitate Lagunkoien Munduko Sarea Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) sustatutako proiektua da, eta zahartze aktiboa eta osasuntsua bultzatzen eta errazten duten inguruak eta zerbitzuak sortzeko helburua du.

OMS erakundeak zahartze aktiboa bultzatzeko interesa duten udal guztiei zuzentzen die proiektu hau, dituzten inguruak eta zerbitzuak hobetu eta udal-antolakuntzan ikuspegi hau barneratze aldera.

Hiri eta Komunitate Lagunkoien proiektuak era integral batean lantzen ditu gure herrien eta hirien egunerokotasunean eragiten duten alderdiak.

Pertsona helduen parte-hartzea sustatzen du horretarako, udalerriaren azterketa- eta hobekuntza-prozesu osoan zehar beraien beharrak, pertzepzioak eta iritziak kontuan hartuz.

 

Euskadin, Hiri eta Komunitate Lagunkoiak proiektuari Euskadi Lagunkoia izena eman zaio eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatutako ekimen bat da.

Bizipozek esperientzia du pertsona nagusientzako udalerri lagunkoia izan nahi duten udalei laguntzen. Besteak beste, Muskizko eta Urretxuko udalekin landu dugu programa.

Programaren alderdi guztiak zaintzen ditugu, diseinatzen hasi eta martxan jarri arte. Programa bakoitza bakarra da eta udalerri bakoitzaren beharren arabera diseinatzen da. Aurkeztutako informazioaren eta ondorioen kalitatea zaintzen dugu Bizipozen eta programa bakoitzeko, islatutako ondorioen eta ekintzen fidagarritasuna ziurtatzen duten inkesta kopuru bat egiten dugu. 

Hiri Lagunkoien programaren dinamizazioa Bizipozen esku utzi duten

udalerriak: Muskiz eta Urretxu.

Zehaztutako programak

Planteatutako ekintzak

*2019ko uztailean jasotako datuak

Bizipozen gure metodologian oinarritutako programak diseinatzen eta programatzen ditugu.  Programak arrakastarekin diseinatzea eta martxan jartzea ziurtatzen duten 4 urrats. Ezagutu ezazu Bizipoz metodoa.

Nahi al duzu guk zure udalerrian lan egitea?

Udalerri lagunkoi bat izatea nahi al duzu?

Jarri harremanetan gure lan-taldearekin