Bizipoz metodologia

Bizipozen metodologiak 4 urrats ditu, eta programa era arrakastatsuan diseinatzea eta martxan jartzea ziurtatzen du.

1 – Komunikazioa eta partaideen erakarpena

Zer egingo dugun zehazten da, programarako partaideak erakartzeko prozesurako kanpo-komunikazioa egiten da.

2 – Programaren garapena

Programa partaideen beharretara eta errealitatera egokituta dagoela ziurtatzeko, banakako elkarrizketak egiten dira. Parte hartzeko bi baldintza daude: adina eta jarrera parte-hartzailea.

Aurkeztutako programaren gizarte-eragina neurtzea ahalbidetzen duten adierazleak ezartzen eta aktibatzen dira.

Tailerrak hasten dira:

  • Hasieran tailer bat egiten da, partaideen artean konfiantza-giro bat sortzeko eta talde osoak programaren helburua ulertzeko.
  • Tailer dinamikoak eta praktikoak dira, Learning by Doing edo egiten ikasi kontzeptuan oinarrituta daude eta egitura oso argi bat dute: sarrera, garapena eta itxiera.
  • Itxieraren eta ondorioen tailerra.

Tailer guztiak hurbiltasun eta profesionaltasun batetik abiatuz egiten dira eta ikuspegi dinamikoa, praktikoa eta bizipenezkoa dute.

Talde-lana eta elkar-ezagutza sustatzeko dinamikak. Jarduera honek taldeko pertsonen artean konfiantza-giroa sortzen du.

Tailerrak eduki zehatzekin garatzen dira eta arlo honetako profesionalek ematen dituzte. Tailer bakoitzean, landuko den edukia aurkeztu eta garatzen da eta itxieran, landutako gaiarekin lortutako banakako konpromiso maila jasotzen da.

Itxieraren, ondorioen eta programaren balorazio orokorraren tailerra. Egindako lanaren itzultze moduko bat da, pertsona hauek egindako ibilbidearen ikuspegi orokor bat izan dezaten. Parte hartu duten pertsonek egindako programaren garrantzia nabarmentzen laguntzen du.

 3 – Prozesuaren hezurmamitzea

Memoria teknikoa, egindako lanari buruzko edukiak/frogak (argazki, bideo edo eduki idatzien formatuan) eta asebetetze-inkestak egiten dira eta gizarte-eragina neurtzeko adierazleak aktibatzen dira. Epe laburreko eboluzioa eta eragina neurtuko da, programak irauten duen bitartean.

4 – Programaren jarraipena

Programaren jarraipena, gizarte-eraginaren ebaluazioa eta landu beharreko beharren/hurrengo urratsen identifikazioa egitea ahalbidetzen duten ekintza kualitatiboak eta kuantitatiboak. Epe ertaineko eboluzioa izango da.

Bizipoz metodologiaren bidez hurrengoa egiten dugu:

  • Programaren garapenaren barne-dokumentazioa.
  • Asebetetze-inkestak.
  • Gizarte-eraginaren neurketa.

Nahi al duzu guk zurekin lan egitea?

Jarri harremanetan gure lan-taldearekin

BIZIPOZEN ZERBITZUAK

1

Programen diseinua eta exekuzioa, zahartze aktiboa eta partaidetza soziala sustatzeko.

2

Herrietan, herri adiskidetsu programaren garapena eta ezartzea.

3

Erretirorako trantsizio programak eta belaunaldien arteko harremanen garapena.

4

Zahartze aktiboa sustatzeko formazioa.