Pertsona Nagusien parte-hartzea sustatzeko jarduerak

Bizipozen udalerriko pertsona nagusiak mobilizatzeko ekimenak diseinatu eta burutzen ditugu. Metodologia propio baten bidez, ingurugiro egokia sortzen dugu pertsona nagusiak haren diseinuaren parte aktibo izateko eta azken emaitzaren onuradun izateko.

Zure udalerrian pertsona nagusien parte-hartzea sustatu nahi duzu?

2022 urtarrila

jarduera zuzendu ditugu

jardueretan hartu dugu parte

Pertsona nagusien parte-hartzearen sustapena

Bizipozen garatzen ditugun jardueren helburua da zure udalerrian jarduera-plan bat sustatzea, pertsona nagusiek eta pertsona nagusientzat diseinatua.

Ingurune egokia bultzatzen dugu, pertsona nagusientzako interes-eremu baten inguruan sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko. Beste esperientzia batzuen bitartez, udalerriak inspiratu ditzaketen jardunbide egokiak eta erreferentziak ekartzen ditugu.

Giro egokia sortzen dugu parte-hartzea eta eztabaida eraikitzailea ziurtatzeko. Azken emaitza pertsona nagusien bizi-kalitatea hobetzeko ekintza-plan bat da.

Pertsona nagusiak protagonista izatea nahi dugu, aldaketa-eragile izateko.

Ekimen horien bidez, pertsona nagusiak errespetatuak, entzunak eta motibatuak sentitzen dira, udalerrian egiten diren ekintza guztietan parte hartu eta laguntzeko.

Actividades personas mayores

Jarduera lerroak

Zure udalerrian pertsona nagusientzat eragina duten jarduerak garatzea nahi baduzu, Bizipoz programan jarduera-plan bat diseinatu eta abian jartzen dugu, non pertsona nagusiak parte aktibo eta onuradun diren.
Honakoak dira ateratako adibide batzuk.

Bakardadea

Bakardade ez hautatua lantzeko topaketa parte-hartzaileak, zaurgarritasun eta gizarte-hauskortasun egoerak atzemateko. Ekintza-plan bat diseinatzea, bakardadea arintzeko jardueren bitartez.

Pertsona Nagusientzako jardueren gida

Dagoen eskaintza jasotzen duten eskuliburuak egitea (baliabideak, elkarteak eta ekintzak), komunikazio-kanpainen bidez zabaltzeko.

Belaunaldien arteko harremanak

Belaunaldien arteko harremanak lantzeko eta udalerrian abian jartzen ari diren proiektuak aztertzeko elkarrizketa-guneak sortzea. Herritarrengan eragin positiboa duten hobekuntza-aukerak identifikatzea.

Udalerrientzako plan estrategikoak sortzea

Udalerrietako pertsona nagusien errealitatearen azterketa eta diagnostikoa, plan estrategikoak eta ekintza-planak proposatzeko. Zeharka egiten dira udal-eremu guztietan.

Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna

Pertsona Nagusien Nazioarteko Egunaren inguruan kultura-ekitaldiak, jarduerak eta topaketak diseinatzea eta antolatzea, gizartean duten rolari balioa emateko.

Etorkizuneko etxebizitzak

Bizitza-luzeraren erronkari eta arkitekturan, etxebizitza indibidualean eta kolektiboan duen eraginari buruzko azterketa, eta erabaki horiek arreta- eta zaintza-politiketan duten eragina.

Zure udalerrian aldaketa bultzatu nahi duzu eta pertsona nagusiak protagonista bihurtu nahi dituzu?