Zuzendaritza-batzordeei laguntza

Bizipozen Pertsona Nagusien Elkarteetako Zuzendaritza-batzordeek burutu behar dituzten kudeaketa- eta administrazio-jardueretarako laguntza eskaintzen dugu.

Zuzendaritza-batzordeek digitalizazioa txertatu behar dute eguneroko zereginetan: kudeaketa telematikoak, sinadura digitalaren erabilera eta IKT kudeaketa-sistemak errealitate bat dira. Administrazio publikoekin komunikatzeko, informatika erabili behar da, eta erronka izan daiteke erantzukizun hori beren gain hartzen duten pertsona nagusientzat.

Zure elkarteko kudeaketa-jarduerekin laguntza behar al duzu?

2022 urtarrila

batzorde parte-hartzaile

udalerri

Zuzendaritza-batzordeei laguntza

Bizipozen erakunde bakoitzaren beharrak identifikatzen ditugu, eta Batzordea laguntzen dugu haren egunerokotasunean. Gure helburua da buru direnek autonomia irabaztea beren elkarteen kudeaketan.

Talde-lanerako tresnak, administrazio-kudeaketako kontzeptuei buruzko formakuntza eta batzarretarako teknologia berriak eskaintzen ditugu.

Erakundeekin hainbat lan-saio egiten ditugu:

  • Bilerak Zuzendaritza Batzordeekin, haien abiapuntua, beharrak eta helburuak identifikatzeko
  • Aurrera egiteko aukera emango digun lan-plana eta ibilbide-orria definitzea
  • Elkartearen postu eta roletarako oinarrizko aholkuak aplikatzea (presidentzia, diruzaintza, idazkaritza…)
  • Beharrak atzematea eta eguneroko lanean laguntzea
  • Epe laburrean eta ertainean ezar daitezkeen hobekuntza-ekintzak eta/edo hainbat jarduera planteatzea
Apoyo juntas directivas círculos

Testigantzak

Sasoibideko (Gipuzkoa) Margari Gorrotxategi Mujikaren hitzak:

«Oso interesgarria. Eginda ditut bestelako ikastaroak, baina elkartearen funtzionamendurako oso aberasgarria iruditu zait. Ondo eratutako elkarte bat izateak, elkarteak daraman taldeak, talde-lanak, lidergoak eta abarrek zer garrantzi duten jakitea. Beti hobetzen. Nola planifikatu, zer protokolo egin… oso gauza interesgarri eta aberasgarriak iruditu zaizkit».

Batzordeei laguntza

Bizipozen hainbat jarduera proposatzen ditugu elkarteekin lan egiteko.

Haien izaera eta tamainaren araberakoak izango dira. Honakoak dira normalean lantzen ditugun lerroen adibide batzuk:

  • Estatutuak eguneratzea eta Aktak prestatzea
  • Batzar Orokorrak eta Zuzendaritza-batzordeak antolatzea
  • Finantza- eta kontabilitate-aholkularitza: banku-kontuak, gastuen eta fakturen justifikazioa
  • Urteko diru-laguntzak prestatzea eta laguntzak justifikatzea
  • Langileentzako lan-protokoloak definitzea
  • Bazkideen kudeaketa eta bazkide berriak atzematea
  • Izapide elektronikoa: Izenpe, BAK/ BAKQ eta identifikazioko beste bitartekari digital batzuk
  • Tailerrak eta jarduerak dinamizatzea eta komunikazioan laguntzea
  • Kudeaketa eta formakuntza sare sozialetan (WhatsApp eta Facebook gehienbat)
  • Dagokien erakundeekiko komunikazioa

Gaitasun digitalen garapenarekin dugun konpromisoan, elkarteentzako bideo bidezko tutorialak egin ditugu, eta, horietan, tokiko, probintziako eta autonomia-erkidegoko administrazio publikoekiko oinarrizko kudeaketa telematikoetako batzuk azaldu ditugu.

Etengabe eguneratuta, bideo bidezko tutorialen katalogo osoa eskura dezakezu hemen.

Bizipozen Elkarteentzako formakuntza pertsonalizatua ere eskaintzen dugu.