Zahartze Aktiboa eta parte-hartze soziala
Zahartze Aktiboko programak diseinatzen ditugu adinkeriarik gabeko gizartea, estereotiporik gabekoa eta belaunaldien artekoa sustatzen duten udalerrientzat.
Biztanleriaren zahartze progresiboaren aurrean, Euskadin kalkulatzen da 2030erako 65 urtetik gorako biztanleria ia % 40 handituko dela.
Bizipozen lanean ari gara pertsona nagusiak ahaldun, kontziente eta haien bizitzaren jabe bizitzeko. «Urteei bizitza gehitzea, eta ez bizitzari urteak gehitzea».
Zure udalerrian lan egitea nahi duzu?
2022 uztaila
udalerri
programa ekin dira
pertsona parte-hartzaile
ekimen sozial sortu dira
Zahartze Aktibo Programak
Paradigma aldaketa sustatzen dugu, zahartzea ez delako pasibotasunaren, negatibotasunaren edo bizitza amaieraren sinonimo. Pertsona nagusiek bizi-une hori heldutasunetik eta osotasunetik bizi dezaten lan egiten dugu, beren ezagutza gizarteari ekarriz eta bizitza dinamikoago, osoago eta osasungarriago batez gozatuz.
Parte-hartze soziala
Pertsona nagusiek haien ezagutza gizartearekin partekatzea nahi dugu, aldaketa-eragile izatea (changemaker), eta haien inguruan ekimen sozialak bultzatzea.
Sasoibide Bizipozek zahartze aktiboan bultzatutako jardunbide egokien adibide bat da.
Zahartze Aktibo Programen garapen alorrak
Bizipozen erakunde eta udalerri bakoitzaren beharren arabera egiten ditugu programak, Zahartze Aktiboarekin lotutako alor ezberdinetara egokituz.
Kontsultatu gure programetan dauden lan-ildoak.
Adinkeria
Adinkeria pertsona nagusiek ikasteko eta aldaketetara egokitzeko duten ezintasunarekin lotzen da. Pertsona nagusiei adinagatik aplikatzen zaizkien aurreiritziei, estereotipoei eta diskriminazioei buruzko hausnarketa txertatzen dugu.
Jarduera fisikoa eta kudeaketa emozionala
Jarduera fisikoa eta mentala kontuan hartzen dituzten programak diseinatzen ditugu, eta pertsona nagusien artean bizi-ohitura osasungarriak sustatzen dituzten jarduerak txertatzen ditugu. Parte hartzen dutenek mugimenduak osasunean duen garrantziaz eta ongizate emozionalaz jabetzen dira.
Bakardade ez hautatua
Udalerrietan bakardade ez hautatuari buruzko sentsibilizazioa sustatzen duten ekintzak bultzatzen ditugu, bai eta pertsona nagusiengandik hurbil dauden udalerrietan edo inguruneetan ahultasun sozialeko egoerak hautemateko jarraibideak ere.
Autonomia eta zaintzak
Gure programa guztietan agertzen diren lan-ildoak dira erorketak prebenitzea, giharretako eta artikulazioetako tentsioak saihesten dituzten ariketa errazak egitea edo elikadura osasungarria mantentzea.
Digitalizazioa eta teknologia berriak
Programa osoan zehar IKTen sarbidea eta erabilera errazten diegu pertsona nagusiei. Horrela, haien garapen pertsonalaren alde egiten dugu, eta programan parte hartzen dutenek eguneroko bizitzan erabiltzen hasten dira.
Bizitzaren zentzua
Zahartze-programak konfiantza-gune dira parte hartzen duen komunitatearentzat. Ingurune seguru bat, zahartzaroak zer suposatzen duen, bizi-zentzua zein den eta nork bere burua errealizatzeak zer esan nahi duen galdetzeko.
Zure udalerrian Zahartze Aktibo Programa bat egin nahi al duzu?