LEGE-OHARRA
IDENTIFIKAZIO-DATUAK
Uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan jasotako informazio-betebeharra betez, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa, web-domeinuaren titularraren honako datu hauek adierazten dira:
- BIZIPOZ ENVEJECIMIENTO ACTIVO S.COOP, PEQUEÑA, en adelante, BIZIPOZ
- CIFa: F-75.185.744
- Helbidea: Goiru Kalea, 1 4º, Arrasate – 20.500 (Gipuzkoa)
- Helbide elektronikoa: bizipoz@bizipoz.org
ERABILTZAILEAK
Atari honetan sartzeak edota ataria erabiltzeak ERABILTZAILE izaera ematen du, eta bertan sartzen denetik edo ataria erabiltzen hasten denetik erabiltzaileak hemen adierazten diren Erabileraren Baldintza Orokorrak onartzen ditu. Aipatutako Baldintzak derrigorrez bete beharreko Kontratazioaren Baldintza Orokorretatik bereizita aplikatuko dira.
ATARIAREN ERABILERA
https://www.bizipoz.org helbideak informazio, zerbitzu, programa eta datu ugari eskaintzen ditu (aurrerantzean, «edukiak»), ERABILTZAILEAK sarbidea duen webguneari edo lizentziatzaileei dagozkienak. ERABILTZAILEAK atariaren erabileraren erantzukizuna bere gain hartzen du. Erantzukizun hori zerbitzu edo eduki jakin batzuk atzitzeko beharrezkoa den erregistrora hedatzen da. Erregistro horretan ERABILTZAILEAK egiazko informazio zilegia aurkezteko erantzukizuna izango du. Erregistro honen ondorioz, ERABILTZAILEARI pasahitz bat eman ahal izango zaio. Bera izango da pasahitzaren erantzulea eta modu arduratsuan eta konfidentzialean erabiltzeko erantzukizuna izango du. ERABILTZAILEAK edukiak eta zerbitzuak behar bezala erabiltzeko erantzukizuna bere gain hartzen du.
Bizipozek pertsonaren duintasunarekiko errespetua urratzen duten iruzkin eta ekarpen diskriminatzaile, xenofobo, arrazista eta pornografiko guztiak baztertzeko eskubidea gordetzen du, baita gaztaroaren edo haurtzaroaren eta ordena edo segurtasun publikoaren aurkakoak direnak edo, argitaratzeko desegokiak direnak ere. Edonola ere, ez da parte hartzeko tresnen bitartez erabiltzaileek emandako iritzien erantzulea izango.
DATUEN BABESA
Bizipozek Datuen Babeserako indarrean dagoen legediaren ildoak betetzen ditu eta erabiltzailearen datu pertsonalen erabilera eta tratamendu aproposa bermatzeko lan egiten du.
Horretarako, datu pertsonalak biltzeko inprimaki bakoitzarekin batera, erabiltzaileak eska diezazkigukeen zerbitzuetan, kasu bakoitzean bere datuen tratamenduaren baldintza partikularren izateari eta onarpenari buruz jakinaraziko zaio erabiltzaileari: sortutako fitxategiaren erantzukizunari, erantzulearen helbideari, bere datuen tratamendua atzitzeko, zuzentzeko, aurre egiteko, eramateko, mugatzeko edo ezabatzeko eskubideak erabiltzeko aukerari, tratamenduaren helburuari eta, hala badagokio, bere datuak hirugarrenei komunikatzeari buruzko informazioa emanez. Halaber, gure enpresak uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetzen duela jakinarazten dizugu, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa, eta une bakoitzean, zure helbide elektronikoaren tratamendua merkataritza-helburuetarako erabiltzeko baimena eskatuko dizu.
JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Bizipoz bere web orriko jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideen eta bertako eduki guztien titularra da (irudiak, soinuak, audioak, bideoak, softwarea edo testuak; markak edo logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen hautaketa, funtzionatu ahal izateko beharrezko programa informatikoak, sarbidea eta erabilera, eta abar).
Eskubide guztiak erreserbatuta. Jabetza Intelektualaren Legeko 8. eta 32.1 artikuluen bigarren paragrafoan ezartzen denari jarraiki, berariaz debekatuta dago web orri honetako edukiak (osorik nahiz zati bat) merkataritza-helburuekin, edozein euskarritan eta edozein bitarteko erabilita, gure aurretiko baimenik gabe erreproduzitzea, partekatzea eta publikoki komunikatzea.
ERABILTZAILEAK gure enpresaren titulartasuneko Jabetza Intelektualerako eta Industrialerako eskubideak errespetatzeko erantzukizuna bere gain hartzen du. ERABILTZAILEAK ezingo du gure orrialdeetan instalatutako babes-gailurik edo segurtasun-sistemarik ezabatu, aldatu, saihestu edo manipulatu.
BERMEEN BAZTERKETA ETA ERANTZUKIZUNA
Bizipoz inola ere ez da sor daitezkeen edozein izaerako kalte-galeren erantzule egiten, hala nola: edukietako akatsak edo hutsegiteak, atariaren erabilgarritasun eza edo edukien bitartez birusak edo programa gaiztoak edo kaltegarriak transmititzea, nahiz eta ondorio hauek saihesteko beharrezko teknologia-neurri guztiak hartu diren.
ALDAKETAK
Bizipozek, aurrez jakinarazteko beharrik izan gabe, bere atarian beharrezkotzat hartzen dituen aldaketak egiteko eskubidea gordetzen du, hau da, atariaren bitartez eskaintzen dituzten edukiak eta zerbitzuak aldatzea, kentzea edo gehitzea, edota hauek atarian aurkezteko modua aldatzea.
ESTEKAK
https://www.bizipoz.org helbidean Interneteko beste leku batzuetarako estekak edo hiperestekak egongo balira, gure enpresak ez luke leku eta eduki horien inolako kontrolik egingo. Inola ere ez dugu gurea ez den webgune bati dagokion esteka bateko edukien erantzukizuna gure gain hartzen, eta Interneteko hiperesteka edo leku horietako materialaren edo informazioaren eskuragarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, zabaltasuna, egiatasuna, baliotasuna eta konstituzionaltasuna ere ez dugu bermatzen. Era berean, kanpoko konexio hauen barruan sartzeak ez du konektatutako erakundeekiko inolako elkarketa, fusio edo parte-hartzerik eragiten.
BAZTERKETARAKO ESKUBIDEA
Bizipozek, aurrez jakinarazteko beharrik izan gabe, Erabileraren Baldintza Orokor hauek hausten dituzten erabiltzaileei atarian sartzeko edo bertan eskainitako zerbitzuak erabiltzeko aukera ezeztatzeko edo kentzeko eskubidea erreserbatzen du, norbanakoak edo hirugarren batek eskatuta.
OROKORTASUNAK
Bizipozek baldintza hauen eta atariaren edozein erabilera desegokiren jarraipena egingo du, eskubidez erabil ditzakeen akzio zibil eta penal guztiak erabiliz.
BALDINTZA HAUEN ALDAKETA ETA IRAUPENA
Hemen zehaztutako baldintzak edozein unetan aldatu ahal izango ditugu, behar bezala argitaratuz, hemen agertzen diren bezala. Aipatutako baldintzen indarraldia agerpenaren araberakoa izango da eta behar bezala argitaratutako beste baldintza batzuek ordezkatu arte egongo dira indarrean.
LEGEDIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA
Orokorrean, gure enpresaren eta ERABILTZAILEAREN arteko harremana Espainiako legediaren eta jurisdikzioaren menpe egongo da.