PRIBATUTASUN-BALDINTZAK

NOR DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?

BIZIPOZ ENVEJECIMIENTO ACTIVO S.COOP, PEQUEÑA, hau da, BIZIPOZ

CIFa: F-75.185.744

Helbidea: Goiru Kalea, 1 4º, Arrasate – 20.500 (GIpuzkoa)

Helbide elektronikoa: bizipoz@bizipoz.org

 

ZEIN HELBURUREKIN TRATATZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?

Gure enpresak hurrengo helburu hauekin tratatzen du pertsona interesatuek ematen diguten informazioa:

 

  1. Gure produktuetako edo zerbitzuetako bat eskuratzean aurre-kontratua edo kontratua egikaritzea.
  2. Posta elektronikoaren edo webguneko inprimakiaren bitartez egiten dizkiguzun kontsultak erantzutea.
  3. Horretarako baimena eman badiguzu, zure interesekoa izan daitekeen gure enpresako merkataritza-informazioa bidaltzea.
  4. Horretarako baimena eman badiguzu, zure irudia (edo zure ordezkatuarena) promozio-helburuekin erabili ahal izango dugu gure web orrian, sare sozial ezberdinetan eta egiten ditugun aurrekontuetan.

     

     

Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

a) Kontratuzko edo aurre-kontratuzko harreman bat badugu, indarrean dagoen legediak ezarritako denboran zehar gordeko ditugu, erreklamazioren baten kasuan erabiltzeko. Datuak ezabatzea eskatzen badiguzu, arrazoi hau dela eta, blokeatuta gorde ahal izango ditugu.

b) Harremanetarako inprimakiaren bitartez edo zuzenean posta elektronikoaren bitartez jarri bazara gurekin harremanetan eta kontratuzko edo aurre-kontratuzko harremanik ez badugu, zure eskaerari erantzuteko beharrezkoa den denboran soilik gordeko ditugu datuak.

c) Gure blogera edo newsletterrera harpidetu bazara, zuk datuak ezaba ditzagun eskatu bitartean gordeko ditugu.

d) Zure edo zure ordezkatuaren irudia promozio-helburuekin erabiltzeko baimena emango bazenigu, zuk datuak ezaba ditzagun eskatu bitartean gordeko ditugu.

 

Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Zure datuen tratamendurako oinarri legala hurrengoa da:

  1. Kontratu bat badugu eta honi dagokion guztirako, hau egikaritzea.
  2. Gure enpresari buruzko berriak edo nobedadeak bidaltzeko, zure berariazko baimena.
  3. Zuzenean edo web orriko inprimakiaren bitartez bidaltzen dizkiguzun e-mailak erantzuteko, ezartzen dugun kontratuzko edo aurre-kontratuzko harremanean oinarritutako zure baimenean oinarritzen gara.
  4. Zure irudia promozio-helburuekin erabiltzeko, aurretik, beti zure baimena (zure irudia bada) edo guraso-agintea duen pertsonaren baimena eskatuko dugu (adingabe baten irudia bada).

 

Nortzun dira zure datuen hartzaileak?

Lege-betebeharrik egon ezean, ez ditugu zure datuak lagatzen. Hala ere, tratamendu jakin batzuez arduratzen diren enpresekin lan egiten dugula eta beraz, datu batzuetarako sarbidea dutela jakinarazten dizugu. Adibidez, kontratu bat sinatu badugu, baliteke zure datuetako batzuk gure aholkularitza fiskalari eta kontableari jakinarazi behar izatea.

Web-ostatatzeaz eta e-mail hostingaz arduratzen den enpresa batekin ere lan egiten dugu. Horretarako, espresa espainiar bat aukeratu dugu, zure datuak estatu mailako eta Europa mailako araudiek babes ditzaten.

Cookien Politikan jakinarazten dugun bezala, Googlekin lan egiten dugu web-analitikarako (Google Analitycs). Enpresa estatubatuar honek Europar Batasunak ezarritako pribatutasun-estandarrak betetzen ditu eta Privacy Shield hitzarmenaren barruan dago.

Halaber, merkataritza-informazioa (newsletter) Mailchimp bitartez egiten dela jakinarazten dizugu. Tresna hau “The Rocket Science LLD” enpresa estatubatuarrarena da, Privacy Shield hitzarmenera atxikita dago eta beraz, Europako araudiak ezarritako datuen pribatutasun-baldintzak betetzen ditu. Hitzarmena posta elektronikoaren bitartez egiaztatzeko prozesuan enpresa honen Pribatutasun Politikari buruzko informazio zehatzagoa eskuratu ahal izango duzu.

Zure irudia erabiltzeko baimena eman badiguzu, zure datuak (kasu honetan, irudia) lan-harremana dugun hainbat sare sozialei lagako dizkiegula jakinarazten dizugu. Europako araudiarekin bat datozen segurtasun-protokoloak dituzte guztiek.

Tratamenduaz arduratzen diren gure kolaboratzaileekin konfidentzialtasun-kontratu bat dugu, eta zure datuen segurtasuna bermatzeko eta gai honi buruzko indarrean dagoen legedia betetzeko erantzukizuna beraien gain hartzen dute.

 

Zeintzuk dira zure eskubideak datuak ematen dizkiguzunean?

Pertsona orok du berari buruzko datuak tratatzen ari garen edo ez jakiteko eskubidea.

Pertsona interesatuek beren datu pertsonaletara sartzeko eskubidea dute, baita datu okerrak zuzentzea eskatzeko edo, hala badagokio eta datuak jaso ziren helbururako jada beharrezkoak ez badira, hauek ezabatzea eskatzeko ere.

Egoera batzuetan, interesatuek beren datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango dute; kasu honetan, erreklamazioak egiteko edo hauetatik defendatzeko bakarrik gordeko ditugu.

Egoera batzuetan eta egoera partikularrarekin lotutako arrazoiak direla eta, interesatuek beren datuen tratamenduari uko egin diezaiokete. Kasu honetan, zure datuak tratatzeari utziko diogu, ezinbesteko arrazoi legitimo bat edo erreklamazio baten defentsa egin beharra dagoenean salbu.

Zure datuak eramateko eskubidea erabil dezakezu, bitarteko automatizatuez tratatutako datuak beste arduradun bati helaraziz, hala eskatzen baduzu.

Helburu zehatz baterako baimena eman baduzu, edozein unetan kendu ahal izango duzu eta honek ez dio kendu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunari inolaz ere eragingo.

Eskubide hauek erabat erabili ahal izango dituzu bizipoz@bizipoz.org helbidera posta elektroniko bat bidaliz eta eskatzen duzun eskubidea zein den adieraziz; guk inprimaki bat bidaliko dizugu gauzatu dezazun.

Halaber, Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazio bat aurkezteko eskubidea duzu, batez ere, zure eskubideak erabiltzean pozik geratu ez bazara. Horretarako, www.agpd.es helbideko egoitza elektronikoan sartu eta bertan adierazitako argibideak jarraitu beharko dituzu.