Udalentzako programak

Udalei laguntzen diegu pertsonen parte-hartzea, ongizatea eta bizi-kalitatea sustatzen duten programak diseinatzen eta inplementatzen.

Ikuspegi parte-hartzaile batetik egiten dugu lan, pertsona guztiak komunitate-bizitzaren parte aktibo diren espazioak sortuz.

Programas para instituciones

Zure herrian proiektu bat bultzatu nahi duzu?

Zure herrian proiektu bat bultzatu nahi duzu?

GUREKIN LAN EGIN DUTEN UDALAK ETA ADMINISTRAZIOAK

Udalerri eta herri administrazio publikoetan programak diseinatzen eta garatzen esperientzia dugu.

30 udalekin elkarlanean aritu gara, hala nola:

logo ayuntamiento mondragon arrasate
logo ayuntamiento foru aldundia
logo ayuntamiento muskiz
logo bizkaia foru aldundia
logo ayuntamiento pasaia
logo eusko jaurlaritza
Logo-ayuntamiento-Erandio
logo ayuntamiento onati

ZER EGITEN DUGU

Bizipozen udalerri bakoitzari egokitutako programak diseinatu eta inplementatzen ditugu, bere helburua, baliabide eta plangintzarekin lerrokatuta.

Entzumen aktibotik eta azterketatik abiatzen gara, irtenbide errealistak, parte-hartzaileak eta jasangarriak eraikitzeko.

Hauek dira lantzen ditugun ildo nagusiak:

Programa ciudades amigables

Herri Lagunkoiak

Udalei laguntzen diegu Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) metodologian oinarritutako zahartze aktiboko programak ezartzen.

Zahartze Aktiboa

Zahartze Aktibo programak diseinatu eta martxan jartzen ditugu. Zure erakundearentzako bide-orri bat eraikitzen dugu bizipen tailer dinamikoen bitartez, eta pertsona nagusiak kezkatzen dituzten gaiak lantzen ditugu: bakardadea, adinkeria, digitalizazioa, jarduera fisikoa eta abar.
Formación a instituciones

Formakuntza

Talde txikietan saio puntualak eta neurrira egindako formakuntza-programak diseinatzen ditugu, euskaraz edo gazteleraz. Helburua udalerriko pertsona nagusiei zahartze osasuntsuari, emozioei, zahartzaroko ekonomiari edo digitalizazioari buruzko ezagutza praktikoa eskaintzea da.

Era berean, kongresuetan, jardunaldietan edo araututako formakuntzetan ere parte hartzen dugu pertsona nagusien ikuspuntua eta silver ekonomiaren bitartez ekarpena eginez.

Zuzendaritza-batzordeei laguntza

Pertsona Nagusien Elkarteetako Zuzendaritza-batzordeek burutu behar dituzten kudeaketa- eta administrazio-jardueretarako laguntza eskaintzen dugu. Zeregin hauek egiteko tresnak ematen ditugu: akten prestaketa, banku-kontu eta gastuen justifikazioak, lan-protokoloak, jardueren dinamizazioa eta abar.

Programa Consejo Personas Mayores

Pertsona Nagusien Kontseilua

Udalerrietan Pertsona Nagusien Kontseiluak sortzean interesatuta dauden erakundeentzako babes‑programak garatzen ditugu. Politiketan eta udal-jarduketetan pertsona nagusien ikuspuntua txertatzea bilatzen duen orientazioa eskaintzen dugu, ikuspegi konstruktibistan oinarritzen dena. 

Pertsona Nagusientzako jarduerak

Udalerriko pertsona nagusiak mobilizatu nahi dituzten ekimenak diseinatu eta gauzatzen ditugu. Metodologia propioaren bitartez, pertsona nagusien parte-hartzea eta eztabaida konstruktiboa ziurtatzeko klima egokia sortzen dugu: bakardadea, etorkizuneko etxebizitzak eta askoz ere gehiago.

Gure programaren bat egin nahi duzu? Kontatu iezaguzu zer behar duzun eta zure programa prestatzen hasiko gara.