Herri Lagunkoiak Pertsona Nagusiekin

Bizipozen Herri Lagunkoien programak garatu eta ezartzen ditugu udalerrietan. Esperientzia dugu pertsona nagusientzako udalerri lagunkoiak sustatzen lan egiten duten erakundeei laguntzen.

Bizipoz Imsersok ziurtatutako
elkartea da, Pertsona Nagusien
Herri Lagunkoien programak garatzeko.

Ciudades amigables Bizipoz

Bizipozen Herri Lagunkoien programak garatzen ditugu

Programaren alderdi guztiak zaintzen ditugu, diseinutik hasita martxan jarri arte. Pertsona nagusien parte-hartzea da proiektu hau eusten duen oinarri nagusia. Haien beharrak, pertzepzioak eta iritziak kontuan hartzen dira, udalerriaren analisi eta hobekuntza prozesu osoan zehar.

Programa bakoitza bakarra da, eta udalerri bakoitzaren beharren arabera diseinatzen da: udalerriak pertsona nagusiekin duen lagunkoitasuna sustatu nahi dugu, eta zahartze aktibo eta osasungarrirako baldintza egokiak bultzatu.

Muskiz, Legazpi eta Urretxu bezalako udalerrietan lan egiten dugu, programaren fase ezberdinak burutuz.

2022 urtarrila

programa definitu dira

ekintza planteatu dira

Egin zaitez pertsona nagusiekiko lagunkoiak diren udalerrien kide. 

Bizipozen lan-metodologia

Ekimen hau garatzeko Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) lan-metodologia jarraitzen dugu. Metodologia hau pertsonen osasunean eta bizi-kalitatean eragina duten zortzi ikerketa-arlotan oinarritzen da.

Espacios al aire libre y edificios

Aire zabaleko espazioak eta eraikinak

Transporte

Garraioa

Vivienda

Etxebizitza

Participación y tejido social

Parte-hartzea eta
gizarte-sarea

Respecto e inclusión

Errespetua eta
inklusioa

Participación ciudadana y empleo

Herritarren
parte-hartzea eta enplegua

Comunicación e información

Komunikazioa
eta informazioa

Servicios sociales y de salud

Gizarte eta
osasun zerbitzuak

Bizipozen udalerriak laguntzen ditugu proiektuaren fase guztietan.

Prozesuan zehar, honako lan-faseak burutzen ditugu udalerrietan:

Diagnosia eta lagunkoitasun plana

Programaren lehen fase honetan, pertsona nagusiei eta udalerriko biztanleei galdetu diegu zeintzuk diren egunero aurkitzen dituzten trabak. Era honetan, udalerri bakoitza ebaluatu dezakegu, baita horren araberako Ekintza Plan pertsonalizatu bat identifikatu eta aurkeztu ere.

Aurrerapenen ebaluazioa

Programaren hirugarren fasean, egindako aurrerapenen ebaluazio-txosten bat aurkezten dugu, baita udalerriaren jarraipen-plan bat ere.

Plana eta ekintzak ezartzea

Programaren bigarren fasean, eta aurreko faseko ondorioak aztertuta, Ekintza Plan bat egiten dugu. Bertan biltzen ditugu pertsona nagusiekiko lagunkoiago izateko udalerriek burutu beharreko ekintzak eta hobekuntzak.

Etengabeko hobekuntza

Hirugarren faseko emaitzak lortzean, udalerrian hobekuntza jarraitua egiteko fasea hasten da, eta 5 urteko iraupena duen Ekintza Plan berria egiten da.

Zure udalerrian lan egitea nahi duzu?

Zer da Pertsona Nagusien Hiri eta Komunitate Lagunkoien Munduko Sarea?

Pertsona Nagusiekiko Lagunkoiak diren Hiri eta Komunitateen Munduko Sarea Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) sustatutako proiektu bat da, zahartze aktiboa eta osasungarria sustatzen eta errazten duten ingurune eta zerbitzuak sortzera bideratua.

Estatu mailan, Imsersok  zuzentzen du Pertsona Nagusiekiko Lagunkoiak diren Hiri eta Komunitateen Espainiako Sarea.

Nori dago zuzenduta Herri Lagunkoien programa?

OMEk zahartze aktiboa sustatzeko interesa duten erakunde guztiei zuzentzen die proiektu hau, haien inguruneak eta zerbitzuak hobetuz eta ikuspegi hori udal-plangintzan txertatuz.

Zer lotura dago Herri Lagunkoien eta Garapen Jasangarrirako Helburuen artean?

Herri Lagunkoiak 2030 Agendaren eta Garapen Jasangarrirako Helburuen esparruan kokatzen da. OMEk adierazi du GJHekiko konpromisoak «zahartze osasungarriarekin eta ebidentzian oinarritutako politikekin konpromisoa hartzea» esan nahi duela, «pertsona nagusien gaitasunak indartzeko eta haien ongizatea hobetzeko». Erakunde horrek 17 helburuetatik 9rekin lotzen du ekintza hori.

Aldi berean, OMEk Zahartze Osasungarriaren Hamarkada (2021-2030) jarri du abian. Azken helburu gisa, pertsona nagusien, haien familien eta bizi diren komunitateen bizitza hobetzea du helburu.

Zer da Euskadi Lagunkoia?

Euskadin, Herri eta Erkidego Lagunkoiak Euskadi Lagunkoia izenarekin ezagutzen dira. Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatutako ekimena da.

Hiri eta Komunitate Lagunkoien proiektuak modu integralean jorratzen ditu gure udalerri, herri eta hirien egunerokotasunari eragiten dioten alderdi guztiak.